Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Zainzuriak, ilarrak eta babak arrautza kremarekin
Zainzuriak, ilarrak eta babak arrautza kremarekin
Osagaiak
  • Zainzuriak arrautza-irinetan:
  • -6 zainzuri
  • -Azukrea, pixka bat
  • -Oliba olioa
  • -Gatza
  • -Arrautza bat
  • -Irina
  • Ilarrak eta babak urdaiazpikoarekin:
  • -Ilarrak
  • -Babak
  • -Tipulin bat
  • -3 urdaiazpiko xerra
  • -Olio salda
  • -Oliba olioa
  • -Gatza
  • Arrautza krema:
  • -3 arrautza
  • -Esne-gaina, 40 g
  • -Gurina, 25 g
  • -Gatza
  • -2 urdaiazpiko xerra
Prestaketa

Zainzuriak arrautza-irinetan:

Zainzuriak zuritu eta uretan egosi, gatza, azukrea eta olioa gehitu ostean. Ondoren, pixka bat xukatu, irinetik eta arrautzatik pasa eta oliotan frijitu.

Ilarrak eta babak urdaiazpikoarekin:

Tipulina txikitu eta olio pixka batekin zartaginean erregosten jarri. Erdi egina dagoenean, urdaiazpikoa txikituta gehitu eta sueztitu.  Babak zuritu eta ilarrekin  zartaginera gehitu. Gero, zainzuriak ere bai.

Arrautza krema:

Arrautza eta esne-gaina eltze batean jarri eta egosten utzi 80 ºC hartu arte. Ondoren sutatik atera eta gurina bota ondo nahastu arte. Gatza bota / gazitu.

Urdaiazpikoa zartaginean gorritu kurruskari geratzeko.

Bukaera:

Plater batean zainzuriak jarri eta ondoan ilarrak eta babak urdaiazpikoarekin; arrautza krema eta urdaiazpiko xerra zati batzuk ere bai. Bukatzeko, perrexila txikituta bota.