lehenengoak
Fabada txirlekin:
Bezperan fabada uretan jarriko dugu. Biharamunean, ura aldatu eta lapiko batean olio txorrotadatxo batekin eta gurinarekin egosten jarriko ditugu. Irakiten asten direnean, azafraia xigortuta bota, estali eta su txikian ordu eta erdi egosten utziko ditugu, egin arte.
Zartagin batean olioarekin tipulina eta baratxuri atalak txikituta erregosten jarriko ditugu. Ondoren, txirlak gehituko ditugu, sueztitu, irin pixka bat bota ardo txuriarekin eta estali egingo dugu txirlak ireki arte. Orduan perrexila txikituta bota.
Txirlak fabadarekin elkartuko ditugu.
Otarrainxka eta baratxuri fresko pastela:
Baratxuri freskoak zuritu, txikitu eta zartagin batean erregosten jarri, eginda daudenean, otarrainxka erdiak txikituta bertara sartu.
Beste otarrainxkak zuritu eta ontzi batean sartuko ditugu beste osagaiekin, birrindu, otarrainxka eta baratxuri txikituekin elkartu eta moldean sartu. Laberatu 160ºC-an 30 minutuz egosi arte.
Otarrainxka zuku maionesa:
Otarrainxka buruak zartagin batean olio pixka batekin sueztitu eta ondoren buruak estutu zukua ateratzeko. Zuku hori ontzi batean sartu beste osagaiekin eta maionesa bat egin.
BUKAERA:
Plater sakon batean fabadak jarri eta gainetik txirlak saltsa berdean bota. Beste plater batean otarrainxka eta baratxuri fresko pastela jarri maionesarekin eta kanonigoekin.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa