lehenengoak
Makarroi gratinatuak:
Ura irakiten jarriko dugu makarroiak egosteko eta bitartean gurina, irina eta esnearekin bexamela egiten hasiko gara. Bexamela ondo egosi ondoren, gaztak botako dizkiogu eta ziape saltsa ere bai. Ondo nahastu eta makarroiak egosita daudenean, bertara botako ditugu xukatuta, baina bero. Hori garrantzitsua da krema bezala geratzeko.
Gainerreko geruza:
Ontzi batean osagai lehorrak sartu eta gurin urtua botako dugu. Ondo nahastu eta makarroien gainetik luzatuko dugu. Ondoren, labean sartu gain errea lortzeko.
Tomate, gazta eta ziazerba konpota:
Gerezi tomateak erditik moztu eta zartagin batean olioarekin gorrituko ditugu. Bertara ziazerba orriak bota eta sueztitu. Gazta zatiekin nahastu eta oregano lehorra eta gatza bota.
Ziazerba pestoa:
Osagai guztiak ontzi batean edo almaizean sartu eta ondo birrindu
BUKAERA:
Makarroiak erretilu berean utzi. Ontzi batean konpota jarri eta beste batean pestoa. Perrexilarekin apaindu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa