lehenengoak
Indiar arroza:
Basmati arroza bezperatik 700 gramo urrekin hidratatzen jarriko dugu
Zartagin batean olioa jarri eta anisa, kardamomoa, anis txinatarra eta kanela sueztitu. Espezia guztiak atera eta olioa bertan utzi. Almaizean jengibre zatia, baratxuri aleak, pipermina, martorria eta gatza ondo zanpatu.
Zartagin batean olioa eta tipula morea txikituta jarri eta erregosten utzi. currya, erramu orria eta almaizeko nahasketa gehitu eta sueztitu. Ardo zuria eta ozpina bota eta murriztu. Arroza eta gehitu beratzeko erabilitako ura gehitu eta irakiten asten denean, martorri orriak txikituta bota, gero, 15 minutuz sutan eduki. Ondoren itzali eta 2 minutu pausatzen utzi.
Galeper krispetak:
Galeperrak zatitu eta hezurrak kendu. Gazitu eta esnetara bota. Erretilu batean txikitutako arto malutak jarri eta espeziak erantsi. Nahastu eta galeper zatiak xukatuta gehitu. Ondo elkartu eta oliotan frijitu.
Perrexil, martorri eta albahaka emultsioa:
Perrexila, martorria, albahaka eta olioa ontzi batean sartu eta birringailuarekin ondo txikitu. Iragazi eta beste osagaiekin elkartuta emultsio bat egin.
BUKAERA:
Paellaren gainean galeper krixpetak jarri eta emultsio tantak banatu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa