lehenengoak
Txitxirio krema foie-gras eskalopearekin:
Txitxirioak uretan jarri bezperatik bikarbonato pixka batekin. Biharamunean ura berritu eta presio eltze batean txorrotada bat oliba oliorekin eta barazki garbituekin egosten jarri 20-25 minutu gutxi gora behera.
Egosten direnean, barazkiak saldarekin atera eta ondo birrindu ondoren, berriro lapikora bota eta ondo nahastu. Gero, burruntzali on bat txitxirio ontzi batean sartu eta birringailuaren bidez ondo txikitu eta gurin zatiak gehitu krematsu geratu dadin. Gatza bota eta epelean mantendu.
Txitxirio kurruskariak:
Eskukada on bat hartuko dugu egositako txitxirioetatik eta uretan pixka bat garbitu. Xukatu eta ontzi batean sartuko ditugu. Bertara beste osagaiak gehitu, ondo nahastu eta erretilu batean luzatu labean sartzeko kurruskari geratu arte.
Ahate arandoiak salteatuta sagarrarekin:
Sagarra zuritu eta karratutan moztu. Ondoren, ahate arandoiak ere karratutan moztu sagarra bezala eta zartagin bero batean olioarekin ondo gorritu.
BUKAERA:
Plater sakon batean txitxirio krema bota eta gainean zartaginean olio gabe gorritutako foie-gras eskalopeak gatzarekin. Ingurutik txitxirio kurruskariak bota eta ahate arandoiak sagarrarekin salteatuta.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa