Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Sfincione pizza eta grisiniak oliba-berde hummusarekin
Sfincione pizza eta grisiniak oliba-berde hummusarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Sfincione pizza orea:
  • - Irina, 250 g
  • - Gurina, 35 g
  • - Esnea, 125 g
  • - Legamia freskoa, 8 g
  • - Gatza, 5 g
  • - Gorringo bat
  • - Eztia, 12 g
  • - Semola
  • Tipula saltsa:
  • - Tipulak, 3
  • - Tomate helduak, 500 g
  • - Oliba olioa
  • - Antxoak, 2 xerra
  • - Gatza
  • Gozagarriak:
  • - Gazta birrindua, 200 g
  • - Antxoak, 5-6 xerra
  • - Ogi birrindua, 2 koilarakada
  • - Oregano lehorra, eskukada bat
  • Grisiniak:
  • - Pizza ore puntak
  • Oliba-berde hummusa:
  • - Txitxirioak
  • - Oliba-berdeak
  • - Oliba olioa
  • - Baratxuria, ale bat
  • - Tahinia, koilarakada bat
  • - Limoi tanta batzuk
  • - Gatza
Prestaketa

Sfincione pizza orea:

Osagaiak jarriko ditugu sumendi bat izango balitz bezala eta eskuekin orea egingo dugu. Egoten utziko dugu ordu batez epelean. Ondoren  ore erdia hartu eta berriro beste bola forma emango diogu eta beste 30 minutuz egoten utzi. Denbora pasa ondoren, orea erretilu batean jarri eta eskuekin luzatzen joango gara semolaren laguntzaz. Txorrotada bat olio eta gatza gainetik bota eta egoten utzi.  Atzamarrak orean sartuta, berriro luzatu laukizuzen bat bezala gera dadin. Gainean osagaiak jarri eta bikoizten denean, laberatu 25 minutuz 200ºc-tara.

 

Tipula saltsa:

Eltze batean tipula juliana eran moztuta olio eta antxoa xerrekin erregosten jarri. Ondoren, tomatea zurituta gehitu eta irakiten hasten denean txorrotada bat ur bota eta egosten utzi tomate saltsa lodi bat geratu arte.

Pizza orea luzatuta dagoenean, antxoa xerrak gainetik luzatu eta gazta zatiak ere jarri. Gainetik tomate saltsa luzatu eta ogi birrindua eta oregano lehorra bota. Laberatu.

 

Grisiniak:

Sobratutako orea luzatu, erretilu batean jarri eta laberatu 180ºc-tan 10 minutuz.

 

Oliba-berde hummusa:

Osagaiak ontziratu eta ondo birrindu.

 

Bukaera:

Pizza egurrezko erretilu batean jarri eta grisiniak edalontzi batean aurkeztu.