lehenengoak
Kardua saltsan:
Kardua garbitu zuritu eta zatitu. Eltze batean ura irakiten jarri gatz pixka batekin eta bertan kardua egosiko dugu.
Ondoren, zartagin batean baratxuri aleak txikituta eta olioa berotzen jarri. Hauek dantzan hasten direnean, kardo zatiak gehitu, sueztitu. Irina bota eta ondo nahastu eta egosketako ur pixka bat gehituta kozinatzen utzi 5 minutuz.
Txirlak marinel erara:
Txirlak uretan garbitu. Zartagin bat berotzen jarri baratxuri atal txikituekin eta oliba olioarekin. Bertara txirlak gehitu eta irin pixka bat ere bai. Ardo txuria bota eta murrizten denean kardua egosteko erabili den ur zorrotadatxo bat gehitu. Eltzea estali eta txirlak irekitzen hasten direnean sua itzali.
Arrautza egosia eta almendra txigortua:
Arrautza uretan egosi. Almendra xerratua zartaginean txigortu eta txikitu. Baratxuri alea txikituta olio pixka batekin zartaginean frijitu. Azafrai pistiloak arbendola txigortutako zartaginean bero pixka batekin txigortu. Almaizean birrindu.
Arrautza birrindu.
Gatza jarri.
BUKAERA:
Plater batean karduak jarri eta ondoan txirlak, bakoitza bere saltsarekin. Gainetik arrautza egosi eta arbendol txikitua.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa