lehenengoak
Ziazerba pastela:
Ziazerbak txikitu. Kazola baten ziazerbak galdarraztatu eta xukatu.
Zartagin batean hirugihar xerrak txikituta gorritu. Ziazerbak gehitu.
Ontzi batean arrautzak, ziazerbak txikituta, hirugihar gorritua, feta gazta eta perrexila nahastu. Labeko erretilu batean gurin urtua igurtzi, filo masa jarri, gainean gurina igurtzi, beste filo masa bat zabaldu, gurina igurtzi eta betegarria sartu. Bildu pastela eta berriz ere gurina igurtzi. Laberatu 180ºC-tara 15-20 minutuz.
Barazki erre saltsa:
Labeko erretilu batean kuia, mihilua (lau zatitan moztuta), piper gorria, baratxuri burua, tipulina (erditik moztuta), gerezi tomateak, ezkai eta erromeroa, oliba olioa eta gatza jarri. Laberatu 180ºC-tara 30-40minutuz. Birrindu eta iragazi.
Tipulatxa, aranpasa eta gaztainak ardotan:
Kazola batean tipulatxa gorritu gurinarekin. Gaztainak gehitu. Bertara azukrea bota, karamelizatu eta ardo txuria gehitu. Utzi kozinatzen. Ondoren aranpasak gehitu eta kozinatzen jarraitu bigunak geratu arte. Berotan mantendu.
Bukaera:
Plater batean ziazerba pastela jarri, ondoan tipulatxa, aranpasa eta gaztainak koilarakada bat ardotan eta barazki erre saltsa luzatu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa