Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Ratatouille-a arrautza galdarraztatua eta tofu makiltxoak frijituta
Ratatouille-a arrautza galdarraztatua eta tofu makiltxoak frijituta
Osagaiak
  • Ratatouillea:
  • - Alberjinia
  • - Kuiatxoa
  • - Udare-tomateak, 5
  • - Piper gorria
  • - Piper horia
  • - Baratxuria, atal bat
  • - Tipulina
  • - Gatza
  • - Oliba olioa
  • Arrautza galdarraztatua:
  • - Arrautzak, 2
  • - Plastikozko papera
  • - Soka zatiak, 2
  • - Oliba olioa
  • - Gatza
  • - Pipermina
  • Tofu makiltxoak:
  • - Tofua
  • - Irina
  • - Ziape saltsa pixka bat
  • - Arrautza bat
  • - Arto malutak
  • - Piperrautsa, koilarakada bat
  • - Baratxuri hautsa, koilarakada bat
  • - Gatza
  • - Frijitzeko olioa
Prestaketa

Ratatouillea:

Lehenik saltsa egingo dugu eta horretarako, labe erretilu batean piper hori eta gorria, tipulina, baratxuri burua eta 2 tomate erretzen jarriko ditugu. Ondo eginda daudenean, zuritu, haziak kendu, txikitu eta zartagin batean murrizten jarriko ditugu. Ondoren irabiagailuarekin txikitu eta bitartean oliba olio zorrotada on bat bota.

Saltsa hau portzelanazko ontzi batean jarri eta bitartean alberjinia, kuiatxo eta udare-tomateak xerra finetan mozten joango gara eta portzelanazko ontzian tartekatzen joan bete arte. Aluminiozko paperarekin estali eta 180ºCtara laberatu 40 minutuz.

Arrautza galdarraztatua:

Pipermina txikitu, olioarekin nahastu eta epeldu.

film papera pipermin olioarekin igurtzi eta katilu baten barruan sartu. Bertara arrautza bota, gatza jarri eta sokarekin zakutxo bat egin eta lotu. Ur berotan sartu 5-8 minutuz zuringoa egosi arte eta gorringoa gutxi eginda geratu dadin.

Tofu makilatxoak:

Ontzi batean arto malutak sartu eta piperrautsa eta baratxuri hautsarekin nahastu.

Tofua makilatxotan moztu eta ziape saltsarekin igurtzi. Irin, arrautza eta arto maluten nahasketatik pasa eta oliotan frijitu. Paperean xukatu eta gatza jarri.

Bukaera:

Plater batean ratatouille multzoa jarri bere saltsarekin eta ondoan tofu makilatxo pare bat eta arrautza galdarraztatua.