lehenengoak
Oilasko barrubetea:
Zartagin batera gurina eta oliba olio txorrotada bat bota eta bertan tipulina, azenarioa, kuiatxoa, baratxuri aleak eta tipulatxa txikituta erregosten jarri. Barazki horiek ontzi batean sartu eta bertara gehitu ogi mamia esnetan bustita, perrexila txikituta, arrautza eta oilasko haragia. Ondo nahastu ore bat egin arte.
Aza orriak:
Ura irakiten dagoenean, aza orriak bota eta galdarraztatu. Xukatu, lehortu eta zabaldu. Gero tartean, lehen egindako barrubete koilarakada bat jarri eta paketetxo batean bildu.
Baratxuri saltsa:
Zartagin batean, olioarekin aza fardelak gorritu. Ondoren, baratxuri aleak xerratuta bota eta gorritzen jarri. Ardo txuria bota, murriztu eta oilasko saldarekin erdiraino estali. Egosten utzi 5-10 minutuz, barrubeteko oilaskoa egin arte.
Ondoren, aza fardelak atera eta utzi saltsa murrizten edo arto irinarekin loditu.
Hirugihar krema:
Hirugiharra txikitu eta zartaginean ondo gorritu. Koipetik atera eta gazta krema, piperrautsa eta perrexilarekin nahastu. Hotzetan gorde.
Bukaera:
Plater batean aza bilduak jarri eta gainean saltsa bota. Ondoren hirugihar krema koilarakadatxo bat jarri.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa