Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Kuia krema, kuia zati eta haziekin eta kuia kauserak
Kuia krema, kuia zati eta haziekin eta kuia kauserak
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Kuia krema:
  • -Tipulin bat
  • -Kuia, 500 g
  • -Salda, 500 ml.
  • -Azukrea, 3 g
  • -Laranja erdiaren azala
  • -Esne gaina, 100 g
  • -Gazta krema, 60 g
  • -Gurina, 50 g
  • -Gatza
  • Kuia haziak eta kuia karratutxoak:
  • -Kuia haziak eskukada bat
  • -Kuia zati bat
  • -Oliba olioa
  • -Gatza
  • -Perrexila
  • Kuia kauserak:
  • -Kuia, 200 g
  • -Irina, 225 g
  • -2 gorringo
  • -Azukrea, 20 g
  • -Legamia hautsean, 10 g
  • -Laranja baten azala birrinduta
  • -Gurina, 80 g
  • -Kanela hautsa
  • -Azukrea
Prestaketa

Kuia krema:

Lapiko batean olioa bota eta tipulina txikituta erregosi egingo dugu. Bertara laranja azalak eta kuia karratutxotan moztuta sartuko ditugu saldarekin batera. Egosten utziko dugu kuia bigun gelditu arte. Kuia birrinduko duko dugu eta esne gaina, gazta krema eta gurina gehituko dizkiogu. Fin fina utziko dugu eta gazitu egingo dugu. Finago nahi badugu iragazi egin daiteke.

 

Kuia haziak eta kuia karratutxoak:

Olioa botako dugu zartagin batean eta bertan kuia botako dugu karratutxoetan. Kuiaren haziak ere bertara botako ditugu eta dena batera salteatu egingo dugu. Perrexila txikituko dugu eta gainetik botako diogu.

 

Kuia kauserak:

Kuia uretan egosi eta ondoren ondo xukatu eta lehortu egingo ditugu. Bertara irina, arrautzaren gorringoak, azukrea, gurina eta laranja azala nahastuko ditugu. Birringailuarekin txikituko dugu ore bat lortu arte. Bi koilarekin bolak egingo ditugu eta olio berotan sartuko ditugu frijitu arte. Paperean xukatu eta azukre eta kanela nahastutik pasako ditugu.

 

Bukaera:

Ontzi batera kui krema botako dugu eta gainetik kui eta kui haziak botako ditugu. Oliba olio txorrotadatxo bat botako diogu eta gazta krema koilarakada bat jarriko dugu.

Kuia kauserak platertxo batean jarri.