Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Kuiatxo eta greziar jogurt tarta gazia ganba eta patata entsaladarekin
Kuiatxo eta greziar jogurt tarta gazia ganba eta patata entsaladarekin
Osagaiak
  • Kuiatxo eta greziar yogur tarta gazia:
  • ¿ Philo masa, bi orri
  • ¿ Oliba olioa, 30 ml.
  • ¿ 2 Kuiatxo
  • ¿ Greziar jogurt naturala, 125 g
  • ¿ Feta gazta zati bat
  • ¿ Ozpin balsamikoa, 30 ml
  • ¿ Eztia, 15 ml.
  • ¿ Tipulin adarra
  • ¿ Gatza
  • Ahuakate eta jogur saltsa:
  • ¿ Jogurt bat
  • ¿ Ahuakate erdia
  • ¿ Limoi erdi baten zukua
  • ¿ Gatza
  • ¿ Oliba olio txorrotada bat
  • Ganba eta patata entsalada:
  • ¿ Patata bat
  • ¿ 12 gamba
  • ¿ Arrautza egosi bat
  • ¿ Perrexila
  • ¿ Maionesa
  • ¿ Ketxup koilarakada bat
  • ¿ Gatza
  • ¿ Perrexila
Prestaketa

Kuiatxo eta greziar yogur tarta gazia:

Philo orriak olioarekin igurtzi egingo ditugu eta bata bestearen gainean jarriko ditugu. Moldean sartu eta jogurta luzatuko dugu. Kuiatxoak xerra finetan moztuko ditugu eta zartaginean sueztituko ditugu, gorritu arte. Gatza botako dugu.

Kuiatxo xerrak jogurtaren gainean luzatuko ditugu. Honen gainera feta gazta zatiak eta ezkaia botako dugu, txikituta. 180ºC tan labertauko dugu 20 minutuz. Bitartean, eltze batean eztia eta balsamiko ozpina bota eta berotu egingo ditugu. Labetik ateratzean nahasketa honekin margotuko dugu tarta eta tipulin adarra gainetik botako diogu.

Ahuakate eta jogurt saltsa:

Osagai guztiak ontziratu eta birrindu egingo ditugu.

Ganba eta patata entsalada:

Saltsa egiteko, ontzi batean maionesa, ketxup-a eta olio pixka bat nahastuko ditugu.

Ontzi batean patata egosi eta zatitan moztuko ditugu. Ondoren ganbak egosita eta zurituta sartuko ditugu, baita arrautza karratutan, perrexila txikitua eta saltsa ere.

Aurkezpena:

Plater batean kuiatxo tarta jarriko dugu. Ondoan entsalada bat eraztunean sartuta eta tartaren ondoan ahuakate eta jogurt saltsa jarriko ditugu.