Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Onddo krema baserriko arrautza gorringoarekin eta zizahori gisatuekin
Onddo krema baserriko arrautza gorringoarekin eta zizahori gisatuekin
Osagaiak
  • Zizahoriak
  • Onddoak
  • Piper gorria
  • Kuiatxoa
  • Esnegaina
  • Arrautza
  • Baratxuria
  • Tipula
Prestaketa

Zizahoriak

Barazki guztiak moztu eta ondo erregosiko ditugu. Zizahoriak garbitu ondoren barazkiekin kozinatuko ditugu ondo erregosi arte.

Onddo krema

Lehenengo eta behin tipula ondo erregosiko dugu eta onddoen zatirik itsusienak gehituko dizkiogu. Esne gain pixka bat botako dugu eta nahasketa birrindu egingo dugu. 

Aurkezpena

Plater batean onddo krema jarriko dugu eta honen gainean zizahoriak eta arrautz baten gorringoa. Jateko, gorringoa apurtu eta dena nahastuko dugu.