lehenengoak
Oilasko eta kuiatxo bolak:
Azenarioa eta kuiatxoa karratu txikitan zatitu eta zartaginean minutu batzuez olioarekin sueztitu. Oilasko haragi txikitua ontziratu eta bertara barazki gorrituak, tipula eta baratxuri hautsa, piperrautsa eta gatza bota. Ondo nahastu, ogi birrinduarekin bolak egin eta oliotan frijitu.
Gnocchiak:
Patata garbitu eta azalarekin egosi. Zuritu, zanpatu eta ontzi batean irina, gorringoa, mozarella, parmesano gazta eta perrexil txikituarekin nahastu. Ore bat egin eta zatitxo txikitan ebaki. Gnocchiak egiteko egurrarekin forma eman eta uretan egosi.
Idiazabal saltsa:
Hirugihar xerrak luzetara ebaki, zartagin batean gorritu eta bertatik atera. Zartagin berean, tipula txikitua erregosten jarri, Idiazabal gazta zatiak sartu eta esne-gaina gehitu, Birrindu, hirugihar zatiak sartu eta irakin bat eman. Epelean gorde.
Bukaera:
Plater batean 4 oilasko eta kuiatxo bola jarri eta ondoan gnocchiak bere saltsan sartuta.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa