Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Onddo risottoa basurde buruarekin eta perretxiko kozinatuekin
Onddo risottoa basurde buruarekin eta perretxiko kozinatuekin
Osagaiak
  • Onddo risottoa:
  • • Tipulin bat
  • • Arroza, 125 g
  • • Oliba olioa
  • • Ardo zuria, txorrotada bat
  • • 4 onddo
  • • Oilo salda, 350 g
  • • Gurina zati bat
  • • Parmesano gazta birrindua, 80 g
  • • Basurde burua, 2 xerra
  • • Gatza
  • • Perrexil txikitua
  • Perretxiko kozinatuak:
  • • Perretxiko nahasiak: 200 g
  • • Baratxuri ale bat
  • • Oilo salda
  • • Pipermin bat
  • • Arto irina
  • • Oliba olioa
  • Udazkeneko barazki salteatuak:
  • • 2 gaztain
  • • Errezil sagar bat
  • • Alberjinia bat
  • • Batata bat
  • • Hurrak, eskukada bat
  • • Onddo bat
  • • Tipulin bat
  • • Onddo txiki bat
Prestaketa

Onddo risottoa:

Zartagin batean tipulin txikitua sartu eta gurin zati batekin erregosten jarri. Onddo txikituak gehitu eta 2 minuturen ondoren, arroza gehitu. Ardoa bota, urritu, sueztitu eta oilo pixkanaka salda botatzen hasi, 18 minutuak egin arte. Orduan sutatik atera, parmesano birrindua eta gurina bota, eragiten diogun bitartean, dena ondo batzeko eta krematsu geratu dadin.

Perretxiko kozinatuak:

Ontzi batean baratxuri alea txikituta olioarekin gehitu. Dantzan hasten denean, perretxiko zatituak eta pipermina gehitu eta sueztitu. Ondoren oilo salda pixka bat gehitu eta 10 minutuz kozinatzen jarri. Arin badago, arto irin pixka batekin loditu eta perrexil txikitua bota.

Udazkeneko barazki salteatuak:

Batata zuritu eta zatitan egosi. Alberjinia eta sagarra zuritu, eta onddoarekin batera karratutxotan zatitu. Gaztainak ere zuritu eta xerratan ebaki. Zartaginean olioa jarri, berotu eta tipulin txikitua sueztitzen jarri. Bertara alberjinia eta onddo karratutxoak bota. Ondoren batata, gaztain xerrak, hurrak erdibituta eta sagar karratutxoak. Bi minutuz sutan eduki eta atera.

Bukaera:

Plater batean 2 koilarakada risotto jarri eta gainean basurde buru xerrak zabaldu. Ondoan perretxiko kozinatuak jarri eta inguruan udazkeneko barazkien salteatua ipini. Basurde buruaren gainetik onddo gordina fin-fin xerratu.