Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Linguiniak tomate, oliba, kapar eta antxoekin ahate konfitez eta perretxikoz lagunduta
Linguiniak tomate, oliba, kapar eta antxoekin ahate konfitez eta perretxikoz lagunduta
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Linguiniak:
  • Linguini sorta bat
  • 2 adar tomate
  • Baratxuri ale bat
  • Kaparrak, koilarakada bat
  • Oliba beltzak, eskukada bat
  • 4 antxoa xerra
  • Pipermin bat
  • Perrexil txikitua
  • Parmesano gazta
  • Perrexil pestoa:
  • Perrexila
  • Pinaziak
  • Parmesano birrindua
  • Baratxuri ale bat
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Ahate konfita perretxikoekin salteatuta:
  • Ahate konfita mamituta
  • Udare bat
  • Perretxiko sorta bat
  • Ardo zuria
  • Azukrea, koilarakada bat
  • Tipula bat
  • Gatza
  • Oliba olioa
Prestaketa

Linguiniak:

Linguiniak ur irakinetan egosi.

Zartagin batean, pipermina, baratxuri txikitua eta adar tomatea concasse erara moztuta erregosten jarri. Bertara, kaparrak, antxoa xerra eta oliba beltzak  moztuta gehitu. Linguini egosiak sartu, eta su baxuan kozinatzen utzi nahasketa lodia geratu arte. Lodi geratzen ez bada, parmesano birrindua gehitu.

Perrexil pestoa:

Osagai guztiak ontzi batean sartu, eta birrindu.

Ahate konfita perretxikoekin salteatuta:

Udarea zuritu, eltze batean sartu ardo zuri, azukre eta urarekin, eta egosi.

Zartagin batean, tipula erregosten jarri; ondoren, perretxikoak gehitu, eta biguntzen direnean, ahate haragia gehitu, ondo erregosi, eta gatza jarri. Udarea karratutan moztu, eta bertara bota; ondo nahastu.

BUKAERA:

Plater batean, linguiniak biribilduta jarri, eta, gainetik, ahate eta perretxiko salteatuak jarri. Ingurutik, pestoa bota.