lehenengoak
PRESTAKETA:
Bibimbap korearra:
Arroza egosi ondoren, beroa mantenduko dugu.
Baratxuri aleak birrindu.
Kazola batean, soja saltsa, baratxuri birrindu pixka bat, eztia, sesamo olioa, azukrea, mirina eta pipermin pasta elkartu, eta berotu zaporeak kontzentratu daitezen.
Txekor zatiak tira luzetan moztu, eta 2 koilarakada saltsarekin beratzen utzi.
Azenarioa, tipulina, shiitakeak eta kuiatxoa makilatxotan moztu, eta zartagin batean, banaka, olioarekin salteatu.
Ziazerba uretan galdarraztatu, ur hotzetan sartu, eta xukatu. Soja kimuak xukatu, eta bi baratxuriak birrindu, eta sesamo olio eta gatz pixka batekin gozatu eta salteatu.
Txekor zatiak beratu ondoren, zartagin batean gorritu.
Arrautza marmolatua:
Arrautza ur irakinetan 5 minutuz egosiko dugu, eta hoztu ondoren, koilararekin kolpetxo batzuk eman, pitzatu dadin, eta beste osagaiekin elkartu, eta 20 minutuz beratzen utzi. Ondoren, zuritu, eta marmolatuta geratuko da.
BUKAERA:
Plater zabal batean, azpialde osoa arroz epelarekin zabalduko dugu. Horren gainean, osagai guztiak jarriko ditugu banan-banan bata bestearen ondoan. Arrautza erditik ireki, eta erdian jarri. Saltsa pixka bat gainetik bota
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa