Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Persiako pilaf arroza berdel kurruskariarekin
Persiako pilaf arroza berdel kurruskariarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Persiar arroz pilafa:
  • Basmati arroza, 150 g
  • Salda, 250 g
  • Gurina, 25 g
  • Gatza
  • Tipulin bat
  • Oliba olioa
  • Pistatxoak, koilarakada bat
  • Mahaspasak, 2 koilarakada
  • Ura, 50 g
  • Currya, koilarakadatxo bat
  • Menda orri batzuk
  • Berdel kurruskaria:
  • Bi berdel
  • 3 brick orri
  • Gurina
  • Soja saltsa, 2 koilarakada
  • Frijitzeko olioa
  • Babarrun eta mahaspasa hanburgesa:
  • Babarrun kozinatuak, 200 g
  • Mahaspasak, eskukada bat
  • Kuminoa
  • Gatza
  • Oliba olioa
Prestaketa

Persiar arroz pilafa:

Eltze batean, gurina urtzen jarri, eta arroza gehitu,  sueztitu, eta ura eta salda gehitu egosten hasi dadin. 15 minutuz irakiten eduki.

Zartagin batean, olio pixka bat jarri, eta tipulina erregosten jarri; pistatxoak eta mahaspasak hezetuta gehitu, eta salteatu. 50 gramo ur curryarekin nahastu, eta bertara gehitu. Arroza ere gehitu, eta ondo nahastu dena, salteatzen dugun bitartean.

Berdel kurruskaria:

Berdela xerratu, eta zati luzetan moztu hezurtxo txikiak kenduta. Plater batean ipini, eta soja saltsarekin busti; minutu batzuez beratzen utzi. Saltsatik atera, eta brick orri laurdenean bildu. Gurin urtuarekin itxi, eta oliotan frijitu; xukatu.

Babarrun eta mahaspasa hanburgesa:

Babarrunak xukatu, eta ontzi batean jarri; sardexka batekin birrindu. Mahaspasak labanarekin txikitu, eta babarrunekin elkartu, gatza eta kumino pixka bat gehitu, eta nahastu. Eskuetan, olioa igurtzi, eta eskukada bat ore hartu. Hanburgesa forma eman, eta zartagin bero batean gorritu.

 

BUKAERA:

Plater batean, koilarakada handi bat arroz jarri, eta gainetik menda orri apurtuak bota. Ondoan, berdel kurruskari batzuk jarri, eta babarrun hanburgesa bi.