Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Risotto faltsua gari-zainzuriekin eta ukondo xaflarekin
Risotto faltsua gari-zainzuriekin eta ukondo xaflarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Gezurrezko gari zainzuri risottoa:
  • Tipulin bat
  • Gari zainzuriak, bi sorta
  • Puntalette egosia, 200 g
  • Maskarpone gazta, 25 g
  • Parmesano birrindua
  • Gari-zainzuri purea, hiru koilarakada
  • Gari zainzuri purea:
  • Tipulin bat
  • Gurina, 40 g
  • Esne-gaina, 200 g
  • Gari-zainzuriak, 170 g
  • Gatza
  • Ukondo xaflak:
  • Ukondo bat
  • Gari zainzuri tallarinak:
  • 4 gari-zainzuri
  • Gatza
  • Oliba olioa
Prestaketa

Gezurrezko gari-zainzuri risottoa:

Puntalettea egosi eltze batean. Zartagin batean, tipulina zati txikitan gorritu. Bertara, gari zainzuriak txikituta bota, eta kozinatu. Puntalette egosia gehitu, eta baita gari-zainzuri purea ere. Sutatik kanpo, gorputza emateko, maskarponea eta parmesano birrindua gehitu.

 

Gari-zainzuri purea:

Zartagin batean, tipulina zati txikitan gorritu. Bertara, gari zainzuriak bota. Esne-gaina gehitu. Dena birrindu.

 

Ukondo xaflak:

Ukondo xafla batzuk moztu, eta zartaginean edo labean gorritu.

Gari-zainzuri tallarinak:

Gari-zainzuriak xafla finetan moztu mandolinarekin edo zurigailuarekin.

 

BUKAERA:

Plater batean, gezurrezko gari-zainzuri risottoa jarri; gainean, ukondo xaflak eta gari-zainzuri tallarinak.

 

Xaflak ondo eta fin geratzen ez badira, zainzuriak lau zatitan moztu luzetara, eta zartaginean salteatu