lehenengoak
Babarrun zuriak:
Bezperan babarrunak uretan utziko ditugu hidratatu daitezen. Biharamunean, eltze batean babarrunak, barazkiak osorik, gatz pixka bat, oliba olio txorrotada bat eta ura sartu eta sutan jarri. Irakiten hasten denean, tapa jarri eta egosten utzi. Presio-eltzean bada, 10-15 minutuekin nahikoa izango du.
Tapa ireki eta barazkiak ontzi batean jarri eta birringailuarekin txikitu. Eltzera bota berriz.
Txibia gisatua:
Zartagin batean tipula, piper berdea eta baratxuri alea txikituta erregosten jarri, oliba olioarekin batera. Orduan, tomatea zuritu, haziak kendu, zatitu eta bertara bota egin dadin. Barazki hauen nahastura marmelada bezala geratu behar da. Txibia karratutxotan moztu eta zartagin batean olioarekin gorritu. Barazkiei gehitu, tapa jarri eta kozinatzen jarri, txibia bigundu arte.
Otarrainxka kurruskariak:
Patata zuritu eta zuritzeko tresnarekin patata ari luzeak egin. Otarrainxkak zuritu eta patatarekin bildu, gatza bota eta olio berotan frijitu. Xukatu eta piperrautsa bota.
Arbendol eta baratxuri olio frijitua:
Zartagin batean arbendolak, ogi xerrak, baratxuri aleak osorik eta perrexil orriak frijitu. Motrailu batean sartu eta ondo txikitu. Olio pixka bat bota.
BUKAERA:
Plater sakon batean babarrun zuriak jarri eta gainetik arbendol eta baratxuri olio frijitu pixka bat bota. Ondoan, txibia gisatu koilarakada batzuk jarri eta gainean 3 otarrainxka.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa