lehenengoak
Pasta freskoa:
Irinarekin eta gari semolarekin sumendi bat egin eta erdian arrautzak, gorringoak, olioa eta gatza bota. Eskuekin landu masa bat egin arte eta hozkailuan utzi masa lasaitzen.
Masa prest dagoenean, gari semola pixka bat hartu eta lantzen hasiko gara, eta pasta makinarekin luzatzen hasiko gara.
Pasta luzatu ondoren, karratutan moztu. Uretan egosi eta ur hotzetara pasa, eta xukatu. Erdian barrubetea jarri eta bildu.
Pasta egosteko, urez beteriko kazuela batean gatzez onduta, 2-3 minutuz egosiko dugu.
Ahate eta onddo betegarria:
Zartagin batean tipula gorria erregosten jarri olioarekin. Hondo karamelatuta dagoenean, onddoak zatituta gehitu eta erregosten jarraitu gorritu arte. Orduan, ahate haragia eta boilurrak txikituta sartu, eta ardo zuri txorrotada bat bota. Murrizten utzi 2 minutuz, salda pixka bat bota eta loditu nahi bada, arto irin pixka bat bota. Hotzean gorde kaneloiak egin baino lehen.
Foie gras saltsa:
Zartagin batean gurina bota eta tipulatxak txikituta erregosten jarri. Ondoren, foie grasa gehitu eta Porto txorrotada bota. Murriztu. Salda pixka bat gehitu eta irakitean, esne-gaina gehitu. Berriro irakiten jarri eta birringailuarekin txikitu, iragazi eta sutan jartzean, arto irinarekin elkartu saltsa moztu ez dadin.
Perretxiko eta tipulatx salteatuak:
Perretxikoa makilatxotan moztu. Tipulatxak zuritu eta erditik moztu. Zartagin batean gorritzen jarri tipulatxak olioarekin, eta nahi dugun kolorea hartzen duenean, perretxiko moztuak gehitu, dena gorritu eta perrexilarekin bukatu.
BUKAERA:
Kaneloiak labean berotu ondoren plater batean jarri eta foie gras saltsa gainetik bota. Ondoan perretxiko eta tipulatx salteatuak jarri eta perrexil txikituarekin bukatu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa