lehenengoak
Izkiradun arroz saldatsua
Eltze batean tipula eta azenarioa erregosten jarri olio pixka batekin. Izkiratzarrak zuritu, eta buruak eta azalak eltzera bota. Gorritu, txorrotada bat brandy erantsi, eta arrain fumeta gehituko diogu. 20 minutuz egosten utzi eta iragazi.
Paella-ontzia sutan jarri eta olioa bota, tipula, piper berdea eta baratxuria txikituta erregosten jarri. Tomatea birrindu, eta zartaginera bota. Ondo erregosia eta lehorra dagoenean, tomate murriztua eta izkiratzar salda bota. Azafrai pistiloak eta piperrautsa gehitu, eta egosten jarri. Irakiten hasten denean, arroza gehitu eta 15 minutuz egosten utzi. Ez utzi eragiteari, arrozak almidoi askatzeko. Azkeneko bi minutuetan izkiratzarrak sartu egin daitezen. Arroza saldatsua utzi, eta lehorra ikusten bada izkiratzar salda pixka bat gehiago bota, eta perrexil txikituarekin bukatu.
Baratxuri, arbendol eta perrexil txikitua
Baratxuri atalak zuritu, xehatu eta beste osagaiekin oliotan frijitu. Almaiz batean sartu, eta pasta bat egin.
Baratxuri eta estragoi aliolia
Baratxuri atala galdarraztatu, eta ontzi batean sartu beste osagaiekin. Birringailuaren laguntzaz emultsionatu.
Bukaera
Baratxuri eta estragoi aliolia ontzi batean jarri eta alboan izkiradun arroz saldatsua.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa