lehenengoak
Arroz egosia eta beraren gozagarria
Arroza 2-3 aldiz garbitu ondoren, 15 minutuz ur hotzetan beratzen utziko dugu. Xukatu ondoren, eltzean bere urarekin egosten jarriko dugu. Eltzeko tapa jarri eta lehenengo su bizian jarriko dugu irakin arte, eta hor bi minutu eduki. Gero su erdian jarri 4 -5 minutuz, (ura arrozaren maila iritsi arte. Orduan su txikian jarri 12-15 minutu. Utzi arroza 5 bat minutu egoten.
Orduan erretilu batean zabaldu eta gozagarri hotza botako diogu guk nahi dugun puntua eman arte.
Gozagarria egiteko, eltze batean ozpina, gatza, azukrea eta kombu alga zati bat jarri eta epeldu azukrea diluitu arte, limoi tantak bota eta hozkailuan sartu.
Soia maionesa
Ontzi batean arrautza, soja saltsa eta olioa sartuko ditugu, birringailuarekin emultsioa egin, eta arrain hegalari arrautzak sartu.
BUKAERA
Arroza eta osagaiak prest ditugunean, sushia eta makiak egiten hasiko gara, zapore eta testurak konbinatuz. Alboan saltsak jarri
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa