lehenengoak
Perretxiko eta onddo menestra
Perretxiko-mota bakoitza modu desberdinean moztuko dugu, eta batzuk zartaginean salteatu, besteak plantxan eta baten bat labean edo konfitatuta egingo ditugu. Baratxuria eta perrexila erabili.
Polenta perretxikoekin
Zartagin batean baratxuri atal txikitua eta 50 g tipulin txikitu sartuko ditugu olioarekin, eta erregosten jarri. Urdaiazpiko txikitua eta onddo txikituak gehitu, erregosi. Ardo zuria sartu eta murriztu, lehortu arte. Salda bota eta egosten utzi 5 minutuz.
Beste zartaginean olioa bota eta 30 g tipulin txikitu erregosten jarri, polenta eta salda gehitu, estali arte, eta egosten jarri irabiatuz risotto bat balitz bezala. Polenta eginda dagoenean, perretxiko-saldara bota eta gurina eta parmesano birrinduarekin elkartu.
Onddo galleta
Osagai guztiak, hurrak izan ezik, ontzi batean sartu, ondo nahastu eta hotzean gorde. Labeko paper batean orea luzatu, hur apurtuak gainetik bota eta laberatu egingo dugu onddo formarekin 170 ºCan 5 minutuz.
Pinazi ozpin-olioa
Pinaziak labean txigortu ondoren, erdiak, birrinduta, onddo olioarekin eta ozpinarekin birrindua nahasiko ditugu; gainerako pinaziak eta tipulin adar txikitua gehitu, nahastu eta erreserbatu.
AURKEZPENA
Plater batean koilarakada on bat polenta krematsu jarri, ingurutik perretxikoak eta onddoak jarri bata bestearen ondoan; gainetik, pinazi ozpin.-olioa bota eta onddo galleta pare bat jarri.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa