Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Benediktine arrautzak ahuakatearekin eta izokin ketuarekin
Benediktine arrautzak ahuakatearekin eta izokin ketuarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Saltsaren osagaiak:
  • 3 arrautza gorringo
  • Ura, 3 koilarakada
  • Gurin iragazia, 100 g
  • Esne-gain harrotua, 80 g
  • Gatza
  • Ozpina, txorrotada bat
  • Piperbeltza
  • Gerezi tomate konfitatuak:
  • 12 gerezi tomate
  • Oregano lehorra, koilarakada bat
  • Gatza
  • Oliba olioa
  • 2 baratxuri ale
  • Beste osagaiak:
  • Ogi bat
  • Ahuakate bat
  • 3 izokin ketu xerra
  • Errukula orri batzuk
  • Oliba-olioa
  • 2 arrautza
  • Errukula pestoa:
  • Errukula hostoak
  • Intxaurrak, eskukada bat
  • Oliba-olioa
  • 2 antxoa xerra
  • Idiazabal birrindua, koilarakada bat
Prestaketa

Saltsaren osagaiak:

Kazola batean ura irakiten jarriko dugu eta gainean,  beste ontzi bat jarriko dugu maria bainua izango balitz bezala. Ontzi honetan, gorringoak, ur koilarakadak eta gatza jarrita, harrotzen joango gara 55º C-tara iritxi arte. Sutatik atera eta gurin iragazia gehituko diogu poliki poliki hagaxkarekin biltzen goazen heinean. Esne gaina eta gatza sartu eta epeletan gorde.

Gerezi tomate konfitatuak:

Gerezi tomateak ur berotan zuritu ondoren, eltze txiki batean olioarekin, baratxuri alearekin eta oregano lehorrarekin konfitatzen jarriko ditugu, ximurtuta geratu arte.

Beste osagaiak:

- 2 arrautzak  galdarraztatu egingo ditugu.

- Ahuakatea xerratan ebakiko dugu.

- Ogi briochea bi xerratan ebaki eta zartagin batean gurinarekin txigortuko dugu.

BUKAERA:

Plater batean brioche txigortuak jarri eta gainean ahuakate xerrak, ondoren arrautzak, gainetik saltsa bota. Ondoan izokin xerrak, errukula eta pestoa jarri.