lehenengoak
Atun gorria dado finetan moztuko dugu eta errezetan markatzen ditugun osagai guztiekin onduko dugu, Tipulin freskoa, sriratxa saltsa, tipulin olioa, gatza, piper hautsa, dadotan moztutako ahuakatea eta fin moztutako zilantroa. Kristalezko bol batean gordeko dugu, platerean jarri arte.
Mango gazpatxoa egingo dugu. Horretarako, tomateak zati txikietan moztu eta errezetan markatzen ditugun osagai guztiekin birrinduko ditugu.
Birrinduta dagoenean, txino baten laguntzaz iragazi dugu gazpatxoa, eta pitxer batean gordeko dugu izozkailuan.
Metalezko uztai borobil bat erabilita, tartarra plater batean jarriko dugu. Gainean ahuntz gazta izozki kenel txiki bat jarriko diogu, eta kea ateratzeko makinarekin keztu egingo dugu tartarra.
Zerbitzatzeko, pitxer batean mango gazpatxoa jarri, eta azkenengo momentuan gazpatxoa gehituko diogu gure tartarrari.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa