Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Amillena jatetxeko orixol krema
Amillena jatetxeko orixol krema
Osagaiak
  • (3-4 pertsonarentzat)
  • 2 kuia
  • 2-3 tipula
  • Jogurt naturala, ½ kg
  • Ezkaia
  • Loraginoa
  • Gatza
  • Olio apur bat
  • Erremolatxa bat
  • Berakatz beltza
Prestaketa

Krema egiteko

Tipula eta kuia zatituko ditugu. Tipula erregosten jarriko dugu eta ondo erregosi denean, kuia, belarrak eta gatza gehituko dizkiogu. Ondoren, behin hoztu dela, irabiagailuarekin txikituko dugu eta jogurta gehituko diogu

                     

Apaingarria egiteko: Erremolatxa emultsioa

Erremolatxa egosiko dugu. Hotz dagoela, zuritu, zatitu eta irabiagailuan  txikituko dugu. Txikitu ahala olioa gehitzen joango gara.