lehenengoak
Urdai iberiar saltsa
Zartagin batean urdai zatiak sueztitu, tipulin txikitua gehitu eta gurinarekin erregosten utzi. Ozpina eta ardo zuria gehitu, urritu eta esne gaina sartu. Erdiraino urritu eta birringailuarekin txikitu.
Piper konpota
Tipulina eta piper gorriak olioarekin zartagin batean erregosi, tomatea gehitu eta kozinatzen jarraitu. Azukrea, kuminoa eta ozpinak bota eta urritzen utzi. Erromeroa sartu eta birrindu, saltsa bat bezala geratu arte.
Patata risottoa
Zartagin batean gurina urtu eta tipula 5 minutuz sueztitu, baratxuria gehitu eta sueztitzen jarraitu. Patata makilatxo txikitan gehitu, salda bota eta 8 minutuz egosi. Patata osorik gelditu behar da, hautsi gabe. Sutik kanpo, parmesanoa, gazta krema eta gurina gehitu.
Perretxiko salteatuak
Shitakeak juliana finean ebaki eta zartagin batean olioarekin su kolpe indartsu bat eman gorritu arte. Gatza bota.
Bukaera
Plater sakon batean patata risottoa jarri, gainetik urdai saltsa bota eta ingurutik piper gorri konpota. Gainean perretxiko salteatuak jarri.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa