lehenengoak
Arrautza amorratuak
Lehenik tomate frijitua egiten hasiko gara. Tipulina eta baratxuria olioarekin erregosten jarri eta ondo sueztituta daudenean, udare tomatea zatituta gehitu, azukre pixka bat bota eta 30 minutuz egosten utzi. Denbora amaitzean, puregailutik pasa eta pipermína eta piperrautsa bota.
Zartagin batean olioa berotzen jarri eta patatak karratutxotan zatituta frijitu. Ondoren arrautzak olio berberean frijituko ditugu. Txistorra eta hirugiharra oliorik gabe zartagin batean gorritu.
Lurrezko kazola batean tomate friitua jarri eta gainean patata frijutuak, arrautzak, txistorra eta hirugiharra.
"Ajoarrieroa"
Tipula, baratxuria eta piper gorria zatituta zartaginean olioarekin erregosten jarri. Ondo eginda dagoenean, su bizian jarri eta bakailaoa xaflatan gehitu ondo sueztitzeko. Tomate frijitua eta piper txorizeroa ere gehitu eta irakin bat emango diogu, bakailaoa ondo egin dadin.
Bero dagoenean, arrautzak bertara ireki eta hor egosi daitezela. Gorringoa gutxi eginda utzi.
Bukaera
Bi hamaiketakoak ogi pusketa on batekin zerbitzatu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa