Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Hiru ardo, hiru sarrera
Hiru ardo, hiru sarrera
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Steak tartarra:
  • Txekor azpizuna, 200 g
  • Kaparrak, koilarakada bat
  • Ziapea, koilarakadatxo bat
  • Saltsa ingelesa, koilarakada bat
  • Tipulin erdi Oliba-olioa
  • Ozpinetako luzokerrak, koilarakada bat
  • 2 arrautza gorringo
  • Maionesa, koilarakada bat
  • Perrexil txikitua
  • Pipermin saltsa pixka bat
  • 3 ogi txigortu
  • Ahate gibela pikuekin:
  • 4 ahate gibel eskalope
  • 4 piku ur-azukretan
  • Gatza
  • Piperbeltza
  • Arto txigortua
  • 6 datil
  • Sagar ozpin pixka bat
  • Oliba-olioa, txorrotada bat
  • Ganba broxeta:
  • 12 ganba
  • Mango bat
  • Adar tomate bat
  • Piper berde erdi
  • Piper gorri erdi
  • Tipulin erdi
  • Tipulin adarra
  • Gatza
  • Jerez ozpina
  • Oliba-olioa
Prestaketa

Steak tartarra

Haragia laban zorrotz batekin pusketa txikitan zatitu eta ontzi batean sartuko dugu.

Ozpinetako luzkerrak, tipulina eta kaparrak brunoise eran zatitu eta haragia dagoen ontzira sartuko ditugu. Ziapea, saltsa ingelesa, perrexil txikitua eta pipermin saltsa ere bertara sartu, eta koilara batekin ondo nahastuko dugu. Uztai formako molde batean sartu eta platerean jarriko dugu zatia. Erdian gorringo bat jarri, ondoan ogi txigortuak eta hauen gainean maionesa puntu batzuk. Steak tartarra gorringoarekin nahastu ondoren, ogi txigortuetan jarriko dugu jateko.

 

Ahate gibela pikuekin

Ahate eskalopea zartagin bero batean oliorik gabe jarri. Gorritzean, erretilu batean utzi.

Pikuak erditik ireki eta bertan foie-gras eskalope zati bat sartuko dugu. Tapa jarri, datil ozpin-olioa gainetik bota eta arto frijitu txikitua hautseztatu gainetik.

 

Ganba broxeta

Ganbak zuritu, mangoa karratutan zatitu eta brotxeta-makil batean sartu, 3 ganba eta 2 mango zatirekin batera.

Barazkiak brunoise eran zatitu. Ozpin, gatz eta olio pixka batekin nahastu eta sutan epeldu.

Broxeta zartaginean gorritu eta ozpin-olioa gainetik jarri.