lehenengoak
Kinoa entsalada tipula sueztitu eta oliba beltzekin eta errukula ongarriarekin
Kinoa garbitu eta bi baso ur eta gatz pixka batekin irakitera eramango dugu. Irakiten ari denean, tapatu eta su bajuan edukiko dugu 15 minutuz.
Bitartean tipulinak fin fin ebaki eta zartagin edo ontzi batean erregosiko ditugu ur pixka batekin. Tipula tapatuta utziko dugu kolore marroia hartu ez dezan. Hau ekiditeko urarekin erregosiko dugu olioarekin erregosi beharrean. Oliba beltzak gehituko dizkiogu eta 10 minutu edukiko dugu sueztitzen. Epeltzen utziko dugu.
Ongarria egiteko, Olioa, ozpina, gatza eta errukula irabiatu egingo ditugu. Oso fuertea geratu bada, sagar zukua edo ura bota diezaiokegu pixka bat arintzeko.
Entsalada honen aurkezpena tinbalean egin daiteke. Kinoa jarriko diogu oinarrian eta ondoren tipula olibekin, ongarria eta azkenik ernamuinak.
Entsalada inguruan ensalada berdea jarriko dugu eta aurrerago esplikatzen dudan bezala, brokolia eta azalorea lurrunetan eginda erantsiko dugu (kremaren errezeta erabiliko dut hauek lurrunetan egiteko).
Kuaitxo biribilkiak tofuz eta shitakez beteta
Kuiatxoak fin zatituko ditugu eta gatz pixka batekin ontzen utziko ditugu.
Zartagin batean olio koilarakada bat botako dugu eta tipulina fin-fin zatituta gehituko dugu. Minutu pare bat salteatu ondoren shitakeak botako ditugu. 10 min utziko dugu erregosten. Ondoren, irabiagailutik pasako dugu eta aurreko nahasketara botako dugu. Bost minutu gehiago utziko dugu sutan.
Kuiatxoa hartu eta betegarriarekin biribilkiak osatuko ditugu.
Zainzuri berde krema
Tipulak zatitu, eta uretan irakiten jarriko ditugu. Ondoren, zainzuriak botako ditugu eta aukeran piperrauts zuria. Nahasketa urarekin estaliko dugu eta 20 minutuz egosten utziko dugu. Hau dena irabiatu egingo dugu.
Krema hau egosten ari den bitartean, honen gainean lurrunetan egiteko tapa jarriko diogu eta brokolia, azalorea eta azenarioa egosiko ditugu, kinoa entsaladari gehitzeko.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa