lehenengoak
Ilar puntalette krematsua
Ilarrak saldarekin nahastu eta birringailuarekin txikitu, iaragazi eta geroko gorde.
Puntalettea 15 minutuz ur irakinean egosi. Kazola batean salda pixka bat jarri eta puntalettea sartu. Berotzen hasten denean, ilar krema sartu, irakin txiki bat eman, sutatik atera, gurina bota eta gatzean probatu
Erromes-maskorra
Zartagin batean erromes-maskorra olioarekin gorritu, eta perrexil txikitua eta gatza bota.
Azalore purea
Azalorea uretan zuritu (zapore fuertea kentzeko) oilo saldara pasa eta ondo egosi, biguna geratu arte. Saldatik xukatu eta esne gainarekin nahastu, currya sartu eta birringailuarekin ondo txikitu.
Zainzuri salteatuak
Zainzuriak zuritu eta makiltxotan zatituko ditugu. Erromes-maskorrak zartaginean olioarekin salteatu, eta gatza eta perrrexil txikitua bota.
Bukaera
Plater batean puntalette risottoa eraztun batean luzatu, 1 cm-ko lodieran. Gainean zainzuri salteatuak jarri, alboetan erromes-maskorrak eta inguruan azalore krema.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa