lehenengoak
Oilasko galantina
Barazkiak zatitu eta zartagin batean olioarekin pixka bat gorrituko ditugu. Oilasko haragia plastikozko paperaren gainean luzatu, gatza jarri eta barazkiak gainean luzatuko ditugu. Plastikozko paperarekin bilduko dugu eta ondo estututa beste plastikozko paper zati bat jarriko diogu, ondo itxita geratu dadin. Lapiko batean urarekin, lurrinetan 30 minutuz egosiko dugu. Denbora igaro ondoren, ur-izotzetan sartu, hoztu arte.
Patata entsalada
Patatak azalarekin egosiko ditugu. Zuritu, zatitxotan moztu eta ontzi batean sartu. Bertara antxoak, oliba berdeak, eskuhoriak, ozpin-luzokerra, tipulin adarra eta arrautza egosiak zatituta mgehitu. Maionesa ere sartu eta dena nahastuta utziko dugu.
Belar eta intxaur ozpin-olioa
Ontzi batean, limoi zukua, gatza, ozpina eta olioa sartuko ditugu belarrekin eta intxaurrekin batera. Birringailuarekin ondo txikitu eta biberoi batean sartu.
Oilasko azal frijitua
Bularrari kendutako azala labean lehortuko dugu erretilu batean luzatuta 120 ºC-tan. Lehortuta dagoenean, olio berotan frijitu. Paperean xukatu eta gatza jarri.
Bukaera
Plater batean bi medailoi oilasko galantina jarriko ditugu. Ondoan entsalada koilarakada handi bat eta galatinaren gainetik belar ozpin-olioa eta oilasko azal frijitua jarriko dugu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa