Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Porru patatak bakailao konfitatuarekin eta bere tripakiekin
Porru patatak bakailao konfitatuarekin eta bere tripakiekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Porru patatak:
  • 2 porru
  • 2 patata
  • Azenario bat
  • Ura
  • Oilo salda
  • Oliba-olioa
  • Gatza
  • Bakailao konfitatua:
  • Bakailao solomoa, 250 g
  • Baratxuri olioa, 200 g
  • Perrexil txikitua
  • Bakailao tripakiak:
  • Bakailao tripa, 80 g
  • Tipulina bat
  • Piper berde bat
  • 2 tomate
  • Baratxuri ale bat
  • Ezkai adar bat
  • Oilo salda
  • Pipermin bat
  • Ogi frijitua:
  • Ogi zati bat
  • Frijitzeko olioa
Prestaketa

Porru patatak

Barazkiak zatitu eta oliotan sueztitu, ura eta salda bota eta 20 minutuz egosi. Barazki guztiak birrindu, iragazi eta gatzean probatu.

Bakailao konfitatua

Baratxuri olioa berotu eta bakailao solomoa bitan moztuta olio epeletan konfitatuko dugu.

Bakailao tripakiak

Bakailao tripakiak bi orduz uretan sartuko ditugu, gezatu eta puztu daitezen. Azal beltza kendu eta zentimetro bateko karratutan moztu.

Tipulina, baratxuria eta piperra zati txikitan moztu eta erregosten jarri. Ondo eginda daudenean, tomatea zati txikitan moztu eta erregosten jarri. Ondo kozinatuta dagoenean tripakiak, salda eta ezkai adarra gehitu eta ordubetez egosi.

Ogi frijitua

Ogia karratutxotan moztu eta oliotan frijitu. Paperean xukatzen utzi.

Bukaera

Plater sakon batean metalezko uztai bat jarri eta tripaki koilarakada on bat sartuko dugu. Uztaia kendu eta porru patata burduntzikada on bat bota, tripakien gainean bakailao konfitatu zatia jarri, inguruan ogi frijtua eta perrexil txikituarekin bukatu.