Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Pasta marinel erara zapo, muskuilu, txirla eta otarraixkekin
Pasta marinel erara zapo, muskuilu, txirla eta otarraixkekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Pasta egosia:
  • Pasta freskoa, 200 g
  • Ura
  • Oliba-olioa
  • Gatza
  • Marinel saltsa:
  • Zapo bat
  • 6 otarrainxka
  • 3 baratxuri ale
  • 2 tipulatx
  • Tomate saltsa, koilarakada bat
  • Armagnac txorrotada bat
  • 3 baratxuri fresko
  • Pipermin erdi
  • Nouilly Prat, txorrotada bat
  • Esne gaina, 100 g
  • 8 txirla
  • 4 erromes maskor
  • 10 muskuilu
  • Gurin zati bat
  • Tipulin adar fresko pixka bat
  • Oliba-olioa
  • Gatza
  • Idiazabal gazta zati bat
  • Perrexil txikitua
  • Gerezi tomate konfitatuak burrata gaztarekin:
  • 12 gerezi tomate
  • Burrata, 100 g
  • Oregano lehorra
  • Oliba-olioa
  • Oliba beltzak
  • Gatza
Prestaketa

Pasta egosia

Ur irakinetan gatza jarri eta pasta egosiko dugu. Ur hotzetan hoztu eta olio txorrotada bat bota.

Marinel saltsa

Zapo hezurrak eta otarrainxka buruak zartagin batean olioarekin gorritu, ur pixka bat gehitu eta salda bat egin.

Baratxuriak, perrexila eta tipulatxa lastatu, zartagin batera sartu eta oliotan sueztitu. Tomatea, armagnac txorrotada bat eta arrain salda pixka bat gehitu eta 10 minutu irakiten eduki.

Zartagin batean baratxuri freskoak zatituta, pipermin zatiak, olioa, muskuiluak, txirlak eta Nouilly Prat sueztitu txirlak eta muskuiluak ireki arte. Azken hauek atera. Salda urritua, esne gaina eta zapo zatiak gehitu eta 2 minutuz egosi. Otarrainxkak, txirlak, muskuiluak, erromes maskorrak, tipulin adar freskoa txikituta eta pasta xukatuta gehitu, buelta batzuk eman eta gazta birrinduarekin loditu.

Gerezi tomate konfitatuak burrata gaztarekin

Gerezi tomateak ur berotan sartu 5 segunduz eta zuritu. Oliotan sartu oregano lehorrarekin eta 20 minutuz konfitatu. Olioa xukatu eta oliba beltzak gehitu.

Bukaera

Plater sakon batean pasta marinel erara jarriko dugu eta honen gainean burrata koilarakada bat eta gerezi tomateak olibekin.