lehenengoak
Zainzuriak urdaiazpikoarekin
Zainzuriak zuritu ondoren oliba-olioa, ura, gatza eta azukre pixka bat duen ontzi batean egosiko ditugu. Puntuan daudenean, uretatik atera, erretilu batean luzatu hoztu daitezen eta urdaiazpiko xerrekin bilduko ditugu. Zartagin bero batean gorritu.
Emultsio holandarra
Gurina urtu eta askatzen duen esne-gazura kenduko diogu.
Ontzi batean gorringoak sartu, ardo zuri, limoi zuku eta gatz pixka bat jarri eta hagaxkarekin altxatzen joango gara ur epelaren gainean. Apartsu dagoenean, gurin urtu epela botatzen joango gara, emultsio bat sortu arte. Epelean utzi.
Perretxiko pastela
Kazola batean tipula juliana eran zatituta eta baratxuri alea erregosi. Kolore pixka bat hartzen duenean, perretxikoak gehitu eta guztia 15 minutuz sueztitu. Sutatik urrundu eta gainerako osagaiak gehituko dizkiogu. Osagaiak turbinan jarri, gatz-puntua zuzendu eta labean egingo dugu, 160 °C-tan, egin arte. 20 minutu gutxi gora behera.
Eraztunak gurinarekin eta ogi arraspatuarekin igurtziko ditugu.
Bukaera
Erretilu batean zainzuriak jarriko ditugu urdaiazpiko bilduarekin. Holandarra gainetik jarri eta labean gainerre egingo dugu. Plater batean perretxiko pastela jarri eta gainean zainzuriak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa