Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Kataluniako ''Escudella'' bere sakramentuekin
Kataluniako ''Escudella'' bere sakramentuekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • "Escudella":
  • Ura, 1,5 l
  • Txekor belaun hezur zati bat
  • 2 patata
  • Txitxiroak, 150 g
  • Txerri belarri bat
  • Txerri buztan bat
  • Txekor zangarra
  • Oilo laurden
  • Hirugihar zati bat
  • 2 azenario
  • Aza laurden
  • Odolki bat
  • Txerri haragi txikitua
  • Arrautza bat
  • Ogi mamia esnetan bustia
  • Perrexila
  • Baratxuri ale bat
  • Irina
  • "Galets" edo fideo finak
  • Gatza
  • Oliba-olioa
  • Tomate frijitu saltsa
Prestaketa

Escudella

Lapiko azkar batean txekor belaun hezurra, zangarra lotuta, txerri belarria, hanka eta buztana, oiloa, txitxiroak eta barazkiak zurituta eta osorik sartuko ditugu. Urarekin estali eta sutan jarri. Irakiten hasten denean, sortu den aparra kendu, lapikoa itxi eta ordubete egosten utziko dugu. Denbora igaro denean, lapikoa ireki eta barazkiak erretilu batean jarriko ditugu, haragiak bestean eta txitxiroak ere beste ontzi batean.

"Galetak" eta haragi bolak

Haragi txikitua, arrautza, ogi mamia esnetan bustita, perrexila eta baratxuri txikitua eta gatza ontzi batean sartu eta ore bat egingo dugu. Bolak egin, irinetatik pasatu eta geroko gordeko ditugu.

Egin den salda sutan jarriko dugu eta haragi bolak eta “galetak” sartu eta egin arte bertan utziko ditugu.

Barazkiak eta txitxiroak

Barazkiak zatitu eta lore gatza eta oliba olio hari bat botako diegu. Txitxiroak lapikotik atera eta barazkien ondoan jarri.

Haragia

Haragiei hezurrak kendu eta terrina bat egingo dugu. Hotzean sartu. Gogortzean, pare bat zati ebaki eta zartaginean alde guztietatik gorritu.

Zangarra

Zangarra berriz zatituta tomate saltsa pixka batekin berotzen jarriko dugu.

Odolkia

Odolkia uretan 20 minutuz egosiko dugu. Xerratan ebaki eta haragiarekin batera jarri.

Bukaera

Prestaketa bakoitza plater desberdin batean jarri eta dena batera mahaira eraman.