Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Orburuak barazki eta kinoaz beteta eta azenario saltsa
Orburuak barazki eta kinoaz beteta eta azenario saltsa
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Orburu egosiak:
  • 4 orburu
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Barrubetea:
  • Azenario bat
  • 4 barrengorri
  • Kalabazin txiki bat
  • Porru bat
  • Kinoa, 50 g
  • Gazta birrindua
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Azenario saltsa:
  • 4 azenario
  • Gurina, 30 g
  • Esne gaina, 100 g
  • Barazki salda
  • Gatza
  • Gari zainzuri salteatuak:
  • 4 gari-zainzuri
  • Oliba olioa
  • Gatza
Prestaketa

Orburu egosiak:

Orburuak zuritu eta ur irakinetan egosiko ditugu. Hozten direnean, hustu egingo ditugu betetzeko.

Barrukoa:

Lapiko batean kinoa 25 minutuz egosiko dugu ur gazitan.

Barazkiak laukitxotan moztu eta oliodun zartagin batean sueztitu. Bertara kinoa egosia botako dugu eta dena elkarrekin salteatu. Betegarri hori orburuen barruan sartu, gainetik gazta birrindua jarri eta labean gainerre.

Azenario saltsa:

Azenarioa zuritu eta xerratan moztu ondoren zartagin batean gurinarekin sueztituko dugu. Barazki salda gehitu eta 20 minutuz egosten utzi. Egosita daudenean, esne gaina bota eta birringailuarekin txikitu, iragazi, gatz-puntua jarri eta epelean mantendu.

Gari zainzuri salteatuak:

Gari zainzuriei txortena kendu, zartagin batean olioarekin salteatu, gatza bota.

BUKAERA:

Plater lau batean azenario saltsarekin biribil bat egin, gainean orburuak jarri eta horien gainean gari zainzuriak.