Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Ganbara tabernako arrain zopa
Ganbara tabernako arrain zopa
Osagaiak
  • (lau pertsonarentzat):
  • Tipula bat
  • Porru bat
  • Azenario bat
  • 3 baratxuri ale
  • Tomate heldu bat
  • 2 piper txorizero
  • Pipermin bat
  • Zopako ogia
  • Txakolina, basokada bat
  • Brandya, basokada bat
  • Gatza
  • Perrexila
  • Zapoa
  • Legatz buru bat
  • Muskuiluak, 250 g
  • Txirlak, 250 g
  • Otarrainxkak, 250 g
Prestaketa

Salda egingo dugu arrain hezurrekin, otarrainxken buruekin eta perrexil pixka batekin. Ordu erdi edukiko dugu egosten gutxi gorabehera. Egosi ondoren, iragazi eta salda gorde egingo dugu.

 

Muskuiluak garbitu eta lurrinetan irekiko ditugu txakolin eta perrexil sorta txiki batekin. Ireki direnean, muskuiluak txikitu eta geroko gordeko diugu.

 

Beste lapiko batean barazkiak txikitu eta olio arin batekin erregosiko ditugu. Erdi erregosita daudenean, tomate birrindua gehituko dugu. Puregailutik pasa eta saldara bota.

 

Arraina zatitu eta saldara gehitu, muskuilu txikituekin batera.

 

Txirlak olio pixka batekin irekiko ditugu zartagin batean eta zopara botako ditugu.

 

Azkenik otarrainxkak salteatu eta zopara erantsiko ditugu.