lehenengoak
Barazki boloniarra
Tipulina brunoise erara zatitu eta oliotan erregosiko dugu. Azenarioa eta perretxikoak karratutxotan zatitu, tipula dagoen ontzira sartu eta erregosten jarrraitu. Tomateak birrindu, bertara sartu eta ondo egin arte utzi.
Barazki xerrak
Kalabazina eta alberjinia zerra finetan ebaki, gatza bota, irinetatik pasa eta zartagin batean olio pixka batekin frijitu. Paper xurgatzailera pasa.
Bexamela
Ontzi batean esnea berotzen jarriko dugu eta beste ontzi batean gurina urtzen. Honen ondoren irina sartu eta erretzen utziko dugu bost minutuz. Esnea pixkanaka botatzen joango gara eta hagarekin eragiten joango gara. 5 minutuz egosi eta gatza eta intxaur muskatu pixka bat botako diogu. Epelean gorde.
Ziazerba eta concasse tomatea
Zartagin bero batean olio pittin bat bota eta concasse tomatea salteatu. Ziazerbak sartu, bi buelta eman eta zartaginetik atera.
Bukaera
Laberako erretilu batean bi barazki xerra frijitu jarri, gainean koilarakada bat barazki boloniar, beste bi barazki xerra frijitu eta ziazerba eta concasse tomate koilarakada. Horrelako beste bi kapa jarri eta bukaeran bexamelarekin estali. Gazta birrinduarekin labean gratinatu. Perrexil hosto batekin apaindu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa