Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Gernikako piperrak bakailaoz beteta eta kokotxak pil-pilean
Gernikako piperrak bakailaoz beteta eta kokotxak pil-pilean
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Bakailao betegarria:
  • - Bakailao solomoak, 200 g
  • - Tipulin bat
  • - 2 piper berde
  • - Oliba olioa, 50 ml
  • - Esnea, 400 g
  • - Gurina, 45 g
  • - Irina, 45 g
  • - Gatza
  • - Perrexil txikitua
  • Gernikako piper beteak:
  • - Bakailao betegarria
  • - 12 Gernikako piper handi
  • - Gatza
  • - Ekilore olioa
  • - Gozogintzako mahuka
  • Kokotxak pil-pilean:
  • - Bakailao kokotxak,150 g
  • - Oliba olio birjina, 200 g
  • - 2 baratxuri-ale
  • - Kaiena bat
  • - Perrexil txikitua
  • Arroz odolkia:
  • - Arroz odolki bat
Prestaketa

Bakailao betegarria

Zartagin batean, oliba olio pixka bat jarri, eta tipulina eta piper berdeak gorritzen jarri. Egin ondoren, bakailaoa papurtua sartu, eta irakinaldi motz bat eman. Beste lapiko batean, gurina urtzen jarri, eta irina bota; 5 minutuz irin hori kozinatu, esnea bota, beste 5 minutuz egiten eduki, eta bakailao eta piper nahasketa sartu. Ondo nahasi dena, gatza eta perrexila bota, eta hotzean gorde. 

Gernikako piper beteak

Piperrak oliotan frijitu, eta txortena kendu. Bakailao betegarria gozogintzako mahukan sartu, eta piperrak bete; geroko gorde.

Kokotxak pil-pilean

Olioa berotzen jarri, eta baratxuri alea txikitu eta gehitu, eta, olioa berotzean, kokotxak sartu, eta sua itzali. Gelatina askatzen duenean, pixkanaka mugitzen hasi, olioak eta kokotxaren gelatinak bat egin arte. Perrexil txikitua gehitu.

Arroz odolkia

Odolkia fin-fin xerratu, eta zartaginean gorritu.

Bukaera

Piperrak berotu, eta platerean jarri; kokotxak piperren ondoan ipini, baita odolki xerrak ere; pil-pil saltsa  gainetik bota, baita perrexil pixka bat ere.