lehenengoak
Gnocchiak
Patatak, zuritu gabe, labean erre. Eginda daudenean, zuritu, txikitu, eta gurinarekin eta gazta birrinduarekin nahasi. Ondoren, nahastu gorringoekin eta irinarekin. Ore uniformea lortu arte landu. Masari perrexil xehatua gehitu. Egin 2 zentimetroko biribilki luze bat, eta moztu 3 zentimetro inguruko zatiak. Gnocchiei forma eman. Ur bero gazitan egosi.
Perretxiko saltsa
Perretxikoak zatitu, eta zartaginean gorritu; geroko gorde. Zartagin berean, tipulin txikitua oliotan erregosi; ondoren, perretxikoak gehitu, baita kaiena piper txikitua, tomate frijitua eta arto irin pixka bat ere. 2 minutu igaro ondoren, barazki salda bota, eta egosten utzi 10 minutuz.
Cherry tomateak oliotan
Cherry tomateak zuritu, eta oliba oliotan sartu albaka orriekin eta baratxuriarekin; konfitatzen utzi, bigundu arte.
Bukaera
Plater batean gnocchi egosiak jarri, eta gainetik perretxiko saltsa bota ondo estali arte; inguruan Cherry tomate konfitatuak jarri. Parmesano eta onddo xerrak gnocchien gainean jarri, eta albaka orri batzuekin apaindu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa