Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Perretxiko ravioliak gazta saltsarekin eta udako boilurrarekin
Perretxiko ravioliak gazta saltsarekin eta udako boilurrarekin
Osagaiak
  • 4 pertsonarentzat
  • Pasta freskoa:
  • - Gari irina, 300 g
  • - Semola, 50 g
  • - 3 arrautza
  • - Oliba olioa, 2 koilarakada
  • - Gatza, koilarakadatxo bat
  • Perretxiko betegarria:
  • - Tipulin bat
  • - Gurina, 100 g
  • - Barrengorriak, 200 g
  • - Shiitakeak, 100 g
  • - Onddoak, 100 g
  • Raviolien saltsa:
  • - Gurina, 50 g
  • - 3 tipulatx
  • - Esne-gaina, 200 g
  • - Parmesano birrindua, 100 g
  • - Boilur bat
  • Apaintzeko:
  • - Tipulin hosto txikitua
Prestaketa

Pasta freskoa

Irina bahetu, menditxo bat osatu, eta zulotxo bat egin: arrautzak, olioa eta gatza bota barruan. Saiatu zuloko osagaiak pixka bat irabiatzen, eta hasi irina kanpotik barrura lantzen. Ondo oratu behar da. Masak sendoa, elastikoa eta distiratsua izan behar du. Arrautzen tamainaren, olioaren kalitatearen, tenperaturaren eta abarren arabera, irin gehiago gehitu beharko da. Ordu erdian uztea komeni da. Gero, nahi den forma eman.

Perretxiko betegarria

Tipula txiki-txiki egin, eta zartagin batean gorritu, olio pixka batekin; perretxikoak zatitu, gehitu, ondo erregosi, eta hotzean sartu.

Raviolien saltsa

Gurina urtu, eta tipulatxa txikitu eta gorritu; ondoren, salda bota, irakinarazi, eta esne-gaina gehitu. 5 minutuz irakiten eduki, eta, sutatik ateratzean, parmesano birrindua sartu.

Bukaera

Pasta luzatu, eta erdian perretxiko betegarri pixka bat jarri. Arrautza irabiatuarekin margotu, eta gainean beste pasta xafla bat jarri, dena estaliz. Moldearekin moztu, eta egostera sartu, ur gatzatuan, 2 minutuz. Zuzenean platerean jarri, eta saltsa gainetik bota. Boilur xerra batzuk bota gainetik, baita perrexil txikitu pixka bat edo albaka orritxoak ere.