lehenengoak
Puntalettea
Ura irakiten jarri, gatza bota, eta puntalettea egosten jarri, 20 bat minutuz; egostean, uretan hoztu, eta txorrotada bat olio bota, itsats ez dadin.
Perretxiko krema
Tipula eta baratxuria txikitu, eta erregosten jarri oliotan; biguntzean, barrengorriak zatitu, bota, eta ondo egiten utzi; esnea eta esne-gaina gehitu, eta krema bat geratu arte murrizten utzi; bukaeran, parmesano birrindua gehitu.
Askotiko perretxikoak
Perretxikoak garbitu, zatitu, zartagin batean baratxuri ale bat gorritu, eta perretxikoak bota; ondo gorritu, eta geroko gorde.
Parmesano kurruskaria
Zartagin batean koilarakada bat parmesano birrindu bota, eta lehortu arte utzi. Espatula batekin atera
Bukaera
Lapiko batean, 2 koilarakada perretxiko krema jarri, beste 2 koilarakada puntalette egosi gehitu, eta irakin bat eman; krematsutasun puntua hartzen duenean, plater sakon batera atera, eta gainetik perretxikoak, perrexil txikitu pixka bat eta gazta kurruskaria jarri.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa