lehenengoak
Hanburgesa
Jengibrea birrindu, eta porrua brunoise eran txikitu. Nahastu bol batean oilasko haragi xehatuarekin, eta gehitu ogi-birrindua, arrautza, jengibrea, porrua, gatza eta piperrautsa. Hanburgesak egin, eta hotzean utzi oliotan, herdoildu ez daitezen.
Tomate konfitatuak
Oliba olioa berotzen jarri, belar usaintsu batzuekin, eta Cherry tomateak sartu, bigundu arte; oliotik atera, zuritu, eta berriro oliotan sartu.
Patata frijituak
Patatak azala fina badu, osorik garbitu, zatitu, oliotan sartu bigundu arte,atera eta olioa ondo berotu azkenengo frijitua emateko; paper xurgatzailera atera, eta gatzatu.
Bukaera
Pita ogia zartaginetik pasatu, eta erditik ireki. Behetik hasita bete: 1-tipula gorritua 2-Hanburgesa eta gazta 3-Cherry tomateak 4-Arrautza nahaskia 5-Ziape saltsa eta, azkenik, ogiaren tapa. Ondoan, ontzi batean, patata frijituak jarri.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa