Bigarrenak
Oilasko errea jogurtarekin:
Oilaskoa lau zati egin eta gainetik limoi zukuarekin eta jogurtarekin igurtzi. Labeko erretilu batean gurina jarri, gainean oilasko zatiak eta laberatu 30-40 minutuz 180 ºC–an. Behar izanez gero, ura edo salda gehitu.. Saltsa loditu arto irin piska batekin. Perrexil txikituarekin amaitu.
Patata milorri erreak:
Ontzi batean Parmako gazta birrindua, baratxuri hautsa, ezkai orriak txikituta, piperrautsa eta gatza nahastu. Patatak xerra finetan moztu eta egindako nahasketarekin igurtzi. Bata bestearen gainean jarri zortzinaka, labeko erretilu batean luzatu eta laberatu 180 ºC-an egin arte. Ondo gorrituta geratu behar dute.
Greziar entsalada:
Osagai guztiak zatitu, nahastu eta gozatu.
Pistatxo eta menda olioa:
Pistatxoak zartaginean gorritu. Osagai guztiak almaizean txikitu.
Bukaera:
Plater batean oilasko zati bat jarri, ondoan patata milorriak eta baita entsalada piska bat ere, bukatzeko, pistatxo eta menda olioarekin gozatu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa