Bigarrenak
Txerri masailak:
Txerri masailei gatza bota eta eltze azkarrean olioarekin gorritu. Atera.
Tipulina, baratxuriak txikituta eta azenarioa erregosten jarri. Tomate helduak brunoise eran gehitu, tomate murriztua sueztitu eta laranja zukua, birrindura eta ardo zuria ere bota. Erdiraino murrizten utzi. Masailak, belar usaintsuak eta hirugihar zatiak gehitu eta oilo saldarekin busti ondoren, ordubetez egosten utzi. Bukaeran oliba beltzak txikituta gehitu. Behar izanez gero, arto irin pixka bat gehitu saltsa zuzentzeko.
Patata gainerreak:
Patatak zuritu eta xerra finetan moztu. Zartagin batean hirugiharra eta tipulina txikituta erregoten jarri gurinarekin. Ontzi batean esne-gaina sartu eta bertara hiru gazta birrinduak bota. Tipulina eta hirugiharra erregosita daudenean bertara bota eta ondo nahastu. Baratxuri errearen mamia ere bai. Bertara patata xerratuak sartu. Ondo nahastu eta erretilu batean luzatu. Laberatu 180º C-an 30 minutuz. Labetik ateratzean tipulina txikituta bota gainetik.
Alberjiniak eztiarekin:
Alberjinia zuritu, makilatxotan moztu eta irinetatik pasa ondoren oliotan frijitu. Ondoren paperean xukatu eta gatza jarri. Eztia berotu eta alberjinien gainetik bota.
Bukaera:
Plater batean txerri masailak jarri eta ondoan patata gainerreak eta alberjiniak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa