Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Haragi bola minak tomate marmeladarekin
Haragi bola minak tomate marmeladarekin
Osagaiak
  • Haragi bola minak:
  • -Esnea, 500 g
  • -Txekor haragia, 350 g
  • -Urdaiazpikoa, 50 g
  • -Gurina, 50 g
  • -Irina, 50 g
  • -Pikilloak, 90 g
  • -2 tipula
  • -Piperrautsa, koilarakada bat
  • -2 pipermin txikituta
  • -Gatza
  • Orly orea:
  • -Irina, 80 g
  • -Maizena, 60 g
  • -Legamia hautsa, 10 g
  • -Garagardoa, 200 g
  • -Ura, 50 g
  • -Gatza
  • -Irina
  • Gerezi tomate marmelada:
  • -12 gerezi tomate
  • -Baratxuri atal bat
  • -Oliba olioa
  • -Ezkai orriak
  • -Gatza
  • Parmentier purea:
  • -3 patata
  • -Gurina, 80 g
  • -Parmako gazta birrindua, 80 g
  • -Esne-gaina, 100 g
  • -Esnea, 50 g
  • -Gatza
Prestaketa

Haragi bola minak:

Gurina urtzen jarri zartagin batean eta bertara tipula oso txikituta gehitu eta erregosten jarri ondo egin arte. Ondoren, pikilloak oso txikituta sartu eta 10 minutuz kozinatu. Haragi txikituak ere orduan gehitu eta egin arte utzi. Irina gehitu eta 5 minutuz egosi. Esnea pixkanaka gehitzen joan bexamela egin arte. Piperrautsa eta pipermina txikituta gehitu eta hozten jarri.

Orly orea:

Ontzi batean osagai lehorrak hartu eta ondoren ura eta garagardoa gehitzen joan nahasten den bitartean. 15 minutuz pausatu.

Haragi orearekin bolak egin, irin eta Orly oretik pasa eta oliotan frijitu.

Gerezi tomate marmelada:

Gerezi tomateak zuritu eta ondoren eltze batean baratxuri atal txikituarekin eta olioarekin ondo egin arte utzi. Marmelada bihurtu arte. Gatza jarri eta ezkai orriak txikituta gehitu.

Parmentier purea:

Patatak uretan egosi azalarekin eta hoztu ondoren zuritu. Eltze batean beste osagaiak berotzen jarri eta patata puregailutik pasatakoan, bertan sartu. Ondo elkartu osagaiak pure krematsua lortu arte. Gazitu.

Bukaera:

Plater batean gerezi tomate marmelada luzatu eta gainean haragi bolak jarri parmentier purearekin.