Bigarrenak
Empedrata:
Tomateak zuritu, haziak kendu eta karratutxotan moztu. Tipula moreari eta piperrei mozketa berdina egingo diegu eta ontzi batean sartuko ditugu. Tipulin txikitua ere sartu. Babarrun zuriak xukatu eta barazkiekin nahastu ondoren, gatza, ozpina eta oliba olioa botako diogu. Molde batean sartu eta gainean bakailao xaflak eta olibak xerratuta jarriko dizkiogu. Hemen ere tipulin txikitu pixka bat gehituko diogu eta oliba olio txorrotada bat bota. Arrautza egosi eta hozten denean, birringailuarekin birrindu eta bota.
Txikoria gorria yakiniku saltsarekin:
Ontzi batean yakiniku saltsa beste osagaiekin nahastuko dugu.
Txikoria gorria juliana eran moztu eta zartaginean sesamo olioarekin gorritzen jarriko dugu. Hori egindakoan, saltsa gainetik bota eta txikoria zatiak bustitzen joango gara kolore distiratsua izan arte. Kakahuete txigortuak gainetik bota. Tipulin txikituarekin bukatu.
Yakiniku saltsa:
Eltze batean mirina, sakea eta azukre beltza sartu eta irakiten jarriko dugu pixka bat murriztu arte. Bertara jengibrea, baratxuri atala eta sagarra birrinduta gehitu, baita soja saltsa, sesamo-olio eta haziak ere. Hozten utzi.
BUKAERA:
Plater batean empedrata jarri eta ondoan txikoria eta yakiniku saltsa.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa