Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Ahuakate, gazta eta oilasko burritoa
Ahuakate, gazta eta oilasko burritoa
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Tortilla orea:
  • -Irina, 300 g
  • -Gatza
  • -Azukre pixka bat
  • -Legamia hautsa, 7 g
  • -Esnea, 150 g
  • -Gurina, 50 g
  • Pico de galloa:
  • -Tipula more bat
  • -Tomate bat
  • -Luzoker bat
  • -Martorria
  • -Limoi bat
  • -Pipermin bat
  • -Gatza
  • Barrukoa:
  • -Gazta birrindua
  • -Oilasko bular bat
  • -Tipulin bat
  • -Baratxuri atal bat
  • -Ahuakate bat
  • -Mozarella bat
  • -Tipula frijitua
  • Ahuakate eta ziape emultsioa:
  • -Ahuakate bat
  • -Ziape saltsa, 2 koilarakada
  • -Maionesa koilarakada bat
  • -Limoi bat
  • -Martorri eskukada bat
  • -Gatza
Prestaketa

Tortilla orea:

Osagai guztiak elkartu eta eskuekin ore bat egin. 10 minutuz pausatzen utzi. Ondoren ore zati bat hartu eta arrabolarekin eta irinarekin ondo luzatu xafla fin bat utzi arte. Zartagin batean bi aldeetatik gorritu.

 

Pico de galloa:

Tipula morea brunoise eran txikitu. Tomatea eta luzokerra dadoetan. Martorria eta pipermina ondo txikitu eta osagai guztiak ontzi batean elkartu, ondoren gatza eta limoi zukua gehitzeko. Ondo nahastu.

 

Barrukoa:

Zartagin batean tipulina eta baratxuri atala txikituta erregosten jarri. Bertara oilasko bular txikitua gehitu.

 

Ahuakate eta ziape emultsioa:

Osagai guztiak elkartu eta birrindu.

 

Bukaera:

Tortilla gorrituaren gainean mozarella xerrak, oilasko haragia, ahuakate xerrak eta gazta birrindua jarri. Ondo bildu eta zartagin batean biribilkia ondo gorritu. Gainetik saltsa bota.